HISTORIA Hiru Haundiak, proba aurrendaria 1987.urtetik

Proba > Historia


"Hiru Haundiak" proba duela urte pila jaio zen. Egia esanda, ez dakigu nori egokitu halako ekintza bat egiteko lehen ideia, ezta hain ondo deskribatzen duen izena ere, baina zuir aski halako proba bat mendizale ohia den horri eta honek behar dituen erronkei erantzuna emateko beharragatik jaio zen, eskura ezina eskuratzeko gogoagatik, gure herria bereizten duen gainditze grinagatik.

1987. urtean, SOCIEDAD EXCURSIONISTA MANUEL IRADIER taldeak proba modu ireki batean antolatzeko ideia izan zuen. Egundoko arrakasta izan ondoren, mendizale askok lortu zuten beste saiakera batzuetan ausartu ez edo huts egin zutena, hau da, urteetan zehar buruan izandako erronka hori eskuratzea.

GORBEA - ANBOTO - AIZKORRI

Era askotako osagarri desberdinak definitzen dute , hala nola, euskal mendietako gailur nabarmenenak 100km eta 10.000m baino gehiagoko desnibelarekin  elkartzea ibilbide berdin batean: Gorbea (Araba) 1481m, Anboto (Bizkaia) 1331m eta Aizkorri (Gipuzkoa) 1523m. Halako erronka bat ezin zuen oharkabean pasa proiektu mota hauek gustoko duten benetazko zaleen artean eta hainbat saiakera egiten joan ziren, batzuk erronka lortzen eta beste batzuk huts egiten. Mendi lasterketen esparru barruan ekitaldi  irrikagarri berri bat jaiotzen ari zen.

10 urteetan zehar, 1987tik 1996ra, proba urtero antolatzen da eta hortik aurrera, bi urtez behingo: 1998, 2000, 2002, 2004, 2006, 2008, 2010...

2000, 2002 eta 2004. urteetan, ibilaldiarekin batera, hiru etapatan banatuta zegoen lasterketa bat ospatu egin zen.

2006. urteko edizioan, ibilaldia eta lasteketa bateratu egin ziren, partaide denak modo berean parte hartuz, denbora minimorik gabe eta 24 orduko denbora maximoarekin.


2023. urteko ediziora heltzen gara honela

¿Historia egiten jarraitzen dugu?